XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) beragana joatean ezustekoa eman nion eta besoak honela zituela bira eman zuen karate-jarreran, eta nik ez nuen atzera egin.
Bingok bere sankari begiratu zion:
- Baliteke zuretzat oso egun berezia ez izatea, amona, baina niretzat ia abendu guztiko egunik hoberena izan zen.
- Badirudi egun bikaina izan zenuela.
Bingok hasperen egin zuen.
- Eta gero...
- Gero zer?
- Hau!
- Ama!
- Haurtxoa!
- Haurtxoa badator eta ez du behar adinako pisurik!
- Ez dakigu hori.
- Nik badakit.
- Amak esan zuen bi kilo eskas, eta hori ez da aski.
- Bi kilo pasatxo.
- Ongi da, baina inoiz ikusi al dituzu bi kilo hanburgesa?
- Zera da...
- Bazitekeen garai batean aski ez izatea, baina gaur egun zainketa bereziak dituzte haurtxo goiztiarrentzat.
- Mirariak egiten dituzte.
Amonak pausaldi bat egin zuen berriz ekin aurretik.
- Ba al dakizu zertan ari nintzen pentsatzen Samek zu ekartzearen zain negoen bitartean?
- Zer?
- Zu jaio zinen gauaz gogoratu naiz.